mundua

Siriak "eraso terroristen aurrean" neurriak hartzeko eskatu dio NBEri

Atzo Damaskon izandako erasoetan 55 lagun hil eta 372 zauritu ziren, gobernuaren arabera.

2012ko maiatzaren 11
12:31
Entzun

Damaskon atzo izandako bi atentatuen ondotik, Bashar Jaafari Siriako enbaxadoreak Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari eskatu dio "eraso terroristak" gelditzeko neurriak har ditzan. 55 lagun hil eta 372 zauritu ziren atzoko erasoetan.

"Gaur egun ederra da munduko hiri guztietan, eta bien bitartean, Damaskok egun odoltsu bat bizi izan du, bi leherketaren ondorioz errugabeak diren hildakoak eta zauritutakoak utzi dituelako", adierazi du gaur Segurtasun Kontseiluko azpi batzordearen aurrean.

Enbaxadoreak esan du erasoak Al-Qaedarenak izan daitezkeela, eta Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiari Sirian aritzen diren Al-Qaedako ustezko 26 lagunen zerrenda helarazi dio.

Al Jaafarik salatu du zenbait herrialdek "talde terroristak" diruz eta armekin laguntzen dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.