mundua

Siriak "gerra ekonomikoaren" adierazpen bezala hartu du Arabiar Ligaren zigorra

2011ko azaroaren 28a
19:13
Entzun

Siriak "gerra ekonomikoaren" adierazpen gisa hartu du Arabiar Ligak berari zigorra jarri izana, gaur Walid al Mualem Siriako Atzerri ministroak Damascon esan duenez. "Arabiar Ligak Siriako ate denak itxi ditu".

Asteburuan amaitu zitzaion Siriari Arabiar Ligak jarritako laugarren epea, eta Damaskok ez zuen erantzunik eman erakundeak bidali nahi duen 500 behatzailez osatutako misioaren inguruan —Siriak ez baitu ekintzaileen aurka erabilitako indarkeria gutxitu—. Horregatik, Ligako estatu kideetako ordezkariak atzo bildu egin ziren zigorrak erabakitzeko.

Arabiar Ligak dio, batik bat, goi karguei eragingo diela zigorrak —oraindik ez ditu jakinarazi izenak— eta gizarte zibilari ez eragiten saiatu dela. Besteak beste, goi karguek ezingo dute bidaiatu herrialde arabiarretara, haien diruak izoztu egingo dituzte, Siriarekin harreman komertzialak etengo dituzte herrialdeek, hegaldietan debekuak egongo dira, ondasunak kenduko dizkiote Siriari...

Gaur Siriak beste hamar lagun lagun hil ditu, Homs eskualdean, tiroz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.