Siriak «neutral» jokatzeko eskatu dio Gurutze Gorriari
DAMASKO. Gurutze Gorriko presidente Peter Maurer eta Baxar al-Assad Siriako presidentea bildu ziren atzo Damaskon. Siriako Presidentetzak jakinarazi du ontzat joko dituela Gurutze Gorriak Sirian egindako giza laguntzarako operazioak. Horretarako, baldintza batzuk ezarri ditu, ordea: «independente eta neutral» izaten jarraitzeko eskatu dio giza laguntzarako erakundeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu