Siriako Al Haula hiria setiatu egin du hango armadak, hara tankeak sartuta

Latakian bi pertsona hil ditu erregimenak; datozen egunetarako eraso gogorragoak espero ditu oposizioak

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Siriako armadaren tankeak Al Haula hirian sartu dira, Homs probintzian. Oposizioaren arabera, soldaduak artilleria astunarekin tiro egiten ari dira, baina, oraingoz, ez dute hilketen berri eman. Gainera, argindarra, ura eta komunikazioa eten dituzte.

Joan den abuztuaren 7an ere armadak eraso egin zuen Al Haulan, eta orduan gutxienez zortzi pertsona hil zituzten.

Latakian, berriz, erregimenak aurreko egunetako jazarpenarekin jarraitzen du, eta atzo gutxienez bi lagun hil zituzten Al Raml auzoan, hegoaldean. Oposizioaren esanetan, gainera, datozen egunetan armadak areagotu egingo ditu auzo horretako erasoak, han bizi diren zibilei joateko eskatu baitie.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.