Mohamed Riad al-Shakfa Anaia Musulmanen Siriako buruak adierazi du Nazio Batuen Erakundearen eta Liga Arabiarraren Siriarako misioa "hutsala" dela, eta erreboltariei armak hartzeko eskatu die. Kofi Annan hautatu zuten NBEk eta Liga Arabiarrak Siriarako bitartekari.
Al-Shakfaren arabera, Annanen misioak ez du emaitza nabarmenik ekarriko; haren iritziz, "Siriako erregimenak ez du laguntzen nazioarteko esfortzuekin eta ahalegin humanitarioekin". "Badirudi bide horiek ez direla baliagarriak erregimen honekin; soilik indarraren hizkuntza ulertzen duela dirudi", gaineratu du.
Bestetik, Al-Shakfa atsekabetuta agertu da nazioarteak Siriako egoera konpontzeko agertu dituen zalantzekin, eta azpimarratu du Baxar al-Assad presidenteak ezin duela "irtenbide politiko batean" parte hartu, "indar militarra erabiltzearekin eta hilketekin tematuta egonda".
Haren arabera, gobernuak 10.000 martiri baino gehiago hil ditu eta milaka gizon, emakume, adindun eta haur zauritu ditu, zaurituta daude edo desagertuta daude.
"Uste dugu Siriako herria gai dela gatazkari amaiera emateko babesa eskaintzen bazaio. Nazioarteak zibilak babestu behar ditu", esan du.
Kofi Annan asteburuan Errusiara eta Txinara joango da, hango gobernuetako ordezkariekin gaiaren inguruan hitz egiteko.