Siriako armadak gutxienez bost lagun hil zituen atzo Homs eta Idle probintzietan eta Latakia hirian. Tiroz hil zituzten denak, Rami Abdul Rahman Giza Eskubideen Siriako Behatokiko bozeramailearen arabera.
Bestalde, Latakia hiriko «misioa» amaitutzat eman du Siriako Barne Ministerioak, eta Al Ramel palestinar iheslarien kanpalekuko «talde terroristak» desagerrarazi dituztela esan du. Alabaina, Al Ramelen 40 hilotz daudela jakinarazi du Hozam Ibrahim Lekuko Koordinazio Batzordeko kideak. Gainera, Latakiako auzo sunitan ehunka lagun atxilotu eta futbol zelaian sartu dituztela salatu du Rami Abdelrahman Behatokiko zuzendariak.
Siriako armadak gutxienez bost lagun hil ditu, tiroz, herrialdeko hainbat hiritan
Ehunka lagun atxilotu dituzte Latakia hirian, eta «misioa» amaitutzat eman du Barne Ministerioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu