Protestak herrialde arabiarretan

Siriako armadak Homs bonbardatzen jarraitzen du, atzo gutxienez 60 hildako eragin ondoren

Bab Amro auzoa izaten ari da kaltetuena, oposizioaren arabera.

2012ko otsailaren 7a
13:30
Entzun

Siriako Baxar al-Assad Siriako presidentearen aldeko indarrek Homs hiria bonbardatzen jarraitzen dute, oposizioaren gotorleku garrantzitsuenetako bat. Atzo egindako erasoetan, 60 lagun baino gehiago hil zituzten, oposizioaren arabera.

Goizaz geroztik 500 jaurtigai bota dituzte Bab Amro auzoko hainbat etxetan, mezkitetan eta manifestariak egon ohi diren lekuetan.

Oposiziotik azaldu dutenez, ez da posible kalera ateratzea, "mugitzen den guztiaren aurka" tiro egiten duten frankotiratzaileak baitaude kaleetan.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.