Siriako armadak tankeak sartu ditu Hama hirian
DAMASKO. Bashar al Assaden erregimenaren aurkako protestak isilarazteko, Siriako armadak tankeak sartu ditu Haman. Hain zuzen ere, asteartean bonba batek eztanda egin zuen hiriaren erdigunean, lau hildako eraginez. Erasoak geldiarazteko sartutako tankeek hainbat eraikin txikitu zituzten. Duela bost egun hasi ziren protestak, Ramadanarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu