Protestak herrialde arabiarretan

Siriako armadako hamarnaka tanke sartu dira Shuhail hirian

Bashar al Assad diktadoreak esan du «pauso sendoz» egingo duela aurrera bere erreformekin

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Siriako armadako hamarnaka tanke sartu ziren atzo herrialdearen ipar-ekialdeko Shuhail hirian. Behin hirian sartuta, tiroak edonora jaurti zituztela salatu dute erreboltariek, baina ez dute balizko biktimen berririk eman. «Erregimenaren kontrako protesta ugari izan dira Shuhailen, eta neurriz kanpoko indarra ari dira erabiltzen jendea beldurrarazteko», salatu dute ekintzaileek.

Bitartean, Bashar al Assad diktadoreak esan du «pauso sendoz» egingo duela aurrera bere erreformekin, eta Mendebaldea Siriak amore eman nahian ari dela salatu du.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.