"Azkar aritu behar dugu", esan du Fabiusek gaur goizean France Info irrati katean. "Europarrek datozen asteetan aztertuko dute gaia, baina bilera hori aurreratzea eskatuko dugu", esan du, eta zehaztu du martxoaren amaierara nahi dutela aurreratu.
Akordiorik ezean, ordea, garbi adierazi du Frantziak armak bere kabuz emango dizkiela errebeldeei, argudiatuz estatu burujabea dela, eta Erresuma Batuarekin koordinatzeko prest agertu da. Bi herrialde horiek jarrera bera dute Siriako egoeraren inguruan.
2011. urteko urtarrilean hasi ziren protestak Sirian, udaberri arabiarraren eraginpean, eta martxoan eta apirilean manifestazio jendetsuak izan ziren kalean. Nazio Batuen Erakundearen arabera, 70.000 dira hildakoak eta zaurituak ia 150.000 dira.