Protestak herrialde arabiarretan

Siriako erregimenak protestaldien aurkako errepresioarekin jarraitzen du

Gobernuaren aurkako protestak isilarazten Sirako Indar Armatuek egindako lana goraipatu du Baschar Al Asadek. 140 hildako izan dira protestetan.

2011ko abuztuaren 1a
18:07
Entzun

Siriako erregimenak protestaldien aurkako errepresioarekin jarraitzen du. Gaur tankeek eraso egin dute berriz Hamako auzo baten aurka.  Bertako biztanleen arabera lau dira gutxienez hildakoak,  Giza Eskubideen Siriako Behatokiak Haman hildakoak bi direla esan du eta gehitu du Albu Kamal hirian beste bat hil dela.

Siriako presidente Baschar Al Asadek Indar Armatuak gorapatu ditu sortu zirela 66 urte bete direneko hitzaldian. Al Asadek esan du sorreratik Indar Armatuak "nazioaren helburuekiko eta honen eskubideen dfendatzaileekiko konpromisoaren eredu" izan direla.

Presidenteak gehitu du Siria eta ingurune osoa zatikatzeko konspirazioa bat dagoela, "ahaztu egin zaie, ordea, Siriak badituela berezitasun batzuk eta horiei esker konspirazioek ez dutela eraginik beregan".

Atzo herrialdean izandako istiluei buruz esan du eraso hori ez dela aurreko guztiak baino eraginkorrago izango, "Siriako pertsona zintzo guztiek krisi honetatik indartsuago ateratzea espero dute". Al Asadek adierazi du Armadak leialtasun handia erakutsi duela "herriarekiko, herrialdearekiko eta kredoarekiko" eta bere "ahalegin eta sakrifizioak" miretsiak izango direla. 

140 hildako protesten aurkako errepresioaren ondorioz

Hamarnaka hildako eragin ditu Armadaren errepresioak Sirian, erregimenaren aurkako protestak isilarazteko helburuz. 140 inguru dira guztira atzo hildakoak, horietatik gehienak Hama hirian. Giza Eskubideen Siriako Ligako presidente Abdel Karim Rihaouik azaldu duenez, Armada hirira sartu zenean berarekin zetozen segurtasun indarrek egindako tiroek ehundik gora zibil hil zituzten. Homsen (herrialdearen erdigunean) herritarrak kalera irten ziren Hamako bizilagunei babesa ematera eta gutxienez bost hildako izan ziren. Ipar-mendebaldeko Idleb probintzian hiru pertsona hil zituzten.

Siriako Giza Eskubideen Erakundeko presindente Qourabi Ammarrek beste hainbat hildakoren berri eman du: hemeretzi pertsona Deir Ezzorren, sei Haraken eta bat Bukamalen. Azkenik, Giza Eskubideen Siriako Behatokiko zuzendari Abdel Rahmanek  beste bi hildako gehitu ditu zerrendara, Suranin (Hamatik gertu) segurtasun indarrek bi pertsona hil zituztela azaldu du. Guztira, beraz 140 pertsona inguru dira errepresioak hildakoak.

Giza eskubideen aldeko taldeen arabera, Maiatzaren 15ean erregimenaren aurkako protestak hasi zirenetik 2.000 hildakotik gora izan dira, horietatik 1.600 zibilak direlarik.  Protesten ondorioz erreformak egingo zituela agindu zuen Al Assadek eta abuzturako hauteskundeak antolatuko zituela iragarri zuen.

Denbora guzti honetan milaka dira beren etxeak utzi eta Siriatik ihesi joan diren herritarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.