Bashar al Assad presidenteari euren dimisioa aurkeztu diote gaur Siriako Gobernuko kide denek, eta Assadek onartu egin du, Siriako telebista kate publikoak esan duenez. Talde hori 2003tik egon da agintean, Mohamad Naji Otri lehen ministroak zuzenduta. Herritarren protesten ondorioetako bat izan da gobernuaren krisia.
Erreforma politikoak exijitzen ari dira herritarrak. Iragan astean, mobilizazioak lehertzearekin bat, Assadek hainbat neurri iragarri zituen; besteak beste, 1963tik indarrean dagoen larrialdi legea deuseztatzea hitzeman zuen.
Dara hirian lehengo astean estatuko indarrek ehundik gora manifestari hil zituzten, lekukoen arabera. Atzo, negar egiteko gasarekin sakabanatu zituzten, eta, lekukoek diotenez, tiro hotsak ere aditu ziren.
Presidenteak armadaren presentzia handitu du protestak jazo diren hirietan: Daran eta Latakian.
Azkeneko 40 urtean Assad sendia dago Siriako agintean.