siria

Siriako Gobernuak dio tropek kalean jarraituko dutela, "segurtasuna berrezarri arte"

Atzerri Ministeriotik esan dute tropak "zibilak babesteko" daudela Siriako kaleetan, eta istiluak amaitu bitartean hor jarraituko dutela.

2012ko martxoaren 31
17:20
Entzun

Siriako Gobernuak gaur goizean ohartarazi du ez dituela tropak erretiratuko, "istiluak amaitzen ez diren bitartean".

"Segurtasuna eta bakea berrezartzen direnean soilik" erretiratuko ditu, Atzerri Ministeriotik Sana berri agentziari jakinarazi diotenez.

Gobernuak ziurtatu du armada "defentsa arrazoiengatik" dagoela kaleetan, baita "zibilak babesteko" ere. Armadak Homs bonbardatu zuen atzo oposizioaren arabera, eta gutxienez 30 lagun hil zituen herrialde osoan. 

Kofi Annanek Iranera joan nahi du

Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundearen eta Arabiar Ligaren mandatari bereziak Iranera joateko asmoa agertu du, Siriako gatazkari buruz hitz egiteko. Eskualdeko estatu garrantzitsuenekin bildu nahi du Annanek, bere planaren atzean "nazioartea batuta" egoteko.

Annanen ordezkari batek, bestalde, oposizioarekin hitz egingo du Turkian, armak uzteko eskatzeko. Siriako Lagunak taldeak bilera bat egingo du Istanbulen bihar.

Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkariak plana aplikatzeko egutegia zehazteko eskatu dio gaur Annani.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.