Siriako erregimenak gutxienez sei lagun hil ditu tiroz Homs probintziako hainbat hiritan. Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, gainera, sarekadak egin ditu armadak, jendeak manifestazioetan parte hartzea galarazteko. Azken datuen arabera, 2.200 lagun baino gehiago hil ditu jada armadak.
NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak, berriz, Siriako erregimenaren aurkako zigor ebazpena prestatu du. Erresuma Batuak, Frantziak, Alemaniak, Portugalek eta AEBek proposatu dute zigor ebazpena, eta «ahal bezain laster» bozkatuko dute. Errusia —beto eskubidea du—, ordea, ez dago Damaskori zigorra ezartzearen alde.
Siriako Gobernuaren aurkako zigor ebazpena bozkatuko dute NBEn
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu