Gutxienez hamazazpi lagun hil dituzte Sirian Bashar al Assaden erregimenaren aurkako protestetan, eta berrogei pertsona zauritu dituzte. Hainbat hiritan izan dira istiluak; Al Damiren, segurtasun indarrek tiro egin diete manifestariei, eta negar gasa bota diete. Horrez gain, hainbat etxebizitzatan ere sartu dira, eta 300 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte.
Robert Ford Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadorea ere protestetan izan da.
Poliziak eta militarrek ikaragarrizko errepresioa egin dute aste honetan Hama inguruan, eta agintariek zailtasun handiak jarri dizkiete inguru horietan dabiltzan kazetariei.
Joan den martxoan Bashar al Assaden erregimenaren aurkako protestak hasi zirenetik, 1.000 pertsona baino gehiago hil dituzte Sirian.
Siriako hainbat hiritan izandako protestetan hamazazpi lagun hil dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu