SOTXI. Errusiako presidente Vladimir Putinek, Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek eta Irango presidente Hassam Rohanik Sirian elkarrizketa sustatzeko kongresu bat egitea adostu dute. Sotxin (Errusia) egingo dute, atzo hiru agintariak bildu ziren hiri berean.
«Negoziazio mahaian hainbat alderdi politikotako ordezkariek, estatu barruko eta kanpoko oposizioak eta talde erlijioso eta etniko ezberdinek hartuko dute parte», adierazi zuen Putinek.
Agintariek ez dituzte data eta parte hartzaileak zehaztu, hiru estatuetako Defentsa eta Atzerri Ministerioak arduratuko dira horretaz. Kurduen parte hartzea da zalantza nagusietako bat. Putin alde dago; Erdogan, berriz, kontra.
Bestalde, Siriako oposizioko hainbat fakziok elkarrizketak abiatu zituzten atzo, Riaden, Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako azaroaren 28ko elkarrizketetara eramango duten negoziazio taldea adosteko.
Siriako herrien kongresua egingo dute Sotxin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu