siria

Siriako konstituzioaren inguruko erreferenduma hilaren 26an egingo dute

Siriako presidente Baxar al-Assadek dekretu bat kaleratu du gaur, telebista kate ofizialak jakinarazi duenez. Konstituzio berriaren zirriborroak zazpi urteko muga jartzen dio presidentearen agintaldiari.

2012ko otsailaren 15a
12:31
Entzun

Siriako konstituzio berriaren inguruko erreferenduma hilaren 26an egingo dute. Siriako presidente Baxar al-Assadek dekretu bat kaleratu du gaur, Siriako telebista kate ofizialak jakinarazi duenez. Konstituzio berriaren zirriborroa onartzen denetik 90 eguneko epea izango dute hauteskundeak egiteko.

Konstituzio berriaren zirriborroak Siriako presidentearen agintaldiari muga jartzen dio. Zazpi urteko agintea izango da, eta urte bakarrarekin berritu ahal izango da, telebista ofizialaren arabera.

"Siriak pluraltasun politikoan oinarritzen den sistema dauka", dio dokumentuak. Horrekin batera, islama ezartzen du errepublikako erlijio gisa, eta legediaren iturri nagusia "jurisprudentzia musulmana" dela dio.

Analista batek telebista katean esan du muga horrek ez liokeela eragingo Baxar al-Assadi. Presidentearen agintea 2014an amaituko da, eta presidenteak urte horretarako hauteskundeetara aurkezteko aukera izango luke, haren arabera.


 

 

 



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.