Siriako kurduen autonomia onartzeko eskatu diete Damaskori eta Ankarari
DTK Elkarte Demokratikoen Batzarrak Siriaren menpeko Kurdistanen autonomia onartzeko eskatu die Damaskori eta Ankarari. «Ez dago indarrik nazio estatikoen gainbehera eragotz dezakeenik, Iraken, Egipton, Tunisian eta Aljerian gertatu bezala, herritarrek demokrazia eta askatasuna lortzeko aldarrikapenak indartu baitituzte», adierazi du DTK-k ohar batean. Erakunde horrek Turkiaren menpeko Kurdistango hainbat eragile biltzen ditu, tartean BDP Bakearen eta Demokraziaren Alderdia indar politiko nagusia. «Hego-mendebaldeko Kurdistango herriaren autonomia adierazpenaren alde gaude, Siriako herriekin bakean eta berdintasunean bizitzeko adierazpena baita». Iazko uztailean DTK-k Turkiaren menpeko Kurdistanentzako autonomia adierazpen bat egin zuen. Soilik Irakeko kurduek dute autonomia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu