ekialde hurbila

Siriako mugatik gertu gutxienez 15 zibil hil ditu Isralego Armadak eraso berri batean

Kamioi batean Libanotik ihesi zihoazen 15 zibil hil ditu gutxienez, Israelgo Armadak. Libano hegoaldea bonbardatu dute israeldarrek, Siriako mugatik gertu. Goizean goiz Tripoliri eraso egin dio Israelgo Armadak. Laugarren egunez jarraian Libano bonbardatzen eta blokatzen jarraitzen dute israeldarrek. Beirut hiriburutik 90 kilometrotara dago Tripoli, Siriatik hurbil. Israelgo Armadak lehen aldiz bonbardatu du gune hau erasoa abiatu zuenetik. Gutxienez, hiru lagun hil ditu. Bien bitartean, Hezbolak Isralego Itsas Armadaren itsasontzi bati egin dio eraso; gutxienez soldadu israledar bat hil dute eta beste hiru desagertuta daude. Gaur 27 libanoar hil dira erasoetan eta orotara gutxienez 67 lagun dira Israelgo Armada Libanon sartu zenetik hildakoak.

2006ko uztailaren 15a
15:03
Entzun
Misil bat jaurti du Hezbolak Israelgo Itsas Armadaren itsasontzi baten aurka. Lau soldadu israledar desagertuta daude. Hala ere, telebista kate publikoak jakinarazi duenez, 21 urteko soldadu baten hilotza aurkitu dute. Erasoak kalte larriak eragin dizkio ontziari. Hassan Nasrala Hezbolako buruzagiak bere gain hartu du itsasontziaren aurkako erasoa.

Laugarren egunez jarraian

Borrokan jarraitzen dute Israelgo Armadak eta Hezbolak laugarren egunez jarraian. Israelgo Armadak milizia xiitaren kuartelak eta Libanoko azpiegiturak suntsitzen dituen bitartean Hezbola katyusha koheteak jaurtitzen ari da Israel iparraldeko hirien aurka.

Israelgo Armadak ere ez ditu bere erasoak eten. Libano bonbardatzen jarraitzen du eta gaur Tripolira iritsi dira israeldarrak. Atzo Israelgo hegazkinek Libanoko azpiegiturak izan zituzten jomuga. Behin baino gehiagotan bonbardatu zuten Beiruteko aireportua. Gainera Libanoko hiriburutik, Damascoraino (Siria) daraman errepidea ere suntsitu zuten. Gaur, erasoak hasi zirenetik lehen aldiz, Tripolira ailegatu dira erasoak eta hiru lagun hil dira. Zubiak, gas eta erregai lantegiak desegin dituzte gaur ere.

Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak hainbat baldintza ezarri ditu Libanotik irten eta Israelgo Armadaren erasoa amaitutzat emateko: bahituak askatzea, Israelen aurkako erasoak amaitzea eta Hezbolaren desarmea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.