Ekialde Hurbila

Siriako oposizioa Geneva-2 bake konferentzian parte hartzeko prest agertu da

NCSROF koalizioak baldintza jarri du trantsizioko gobernu bat osatzea bi aldeetako ordezkariekin, eta armada eta segurtasun indarrak ere behin-behineko aginte horren esku uztea.

Berria.info
2013ko azaroaren 11
15:09
Entzun

Geneva-2 bake konferentzia noiz egingo den ez dago argi, baina Siriako Koalizio Nazionalak parte hartzeko prest dagoela jakinarazi du, iaz Genevan ezarritako oinarriak betetzen badira. NCSROF Siriako Iraultzaileen eta Oposizioaren Koalizio Nazionalak jarritako baldintza konferentziaren aurretik trantsizioko gobernu bat osatzea da, Baxar al-Assaden eta oposizioko indarren ordezkariek osatua. Eskuak odolez zikinduak ez dituzten kideek.

Behin-behineko aginte horrek armadaren eta segurtasun alorraren kontrola ere hartu beharko luke, Siriako Koalizio Nazionalaren iritziz. Eta bake konferentzia hasi aurretik giza laguntza iristeko moduak jartzea ere nahi dute, Ahmed Yarba NCSROFeko presidentearen eledun Monzer Akbik-ek adierazi duenez.

Siriako Gobernua ere Geneva-2 konferentzian parte hartzeko prest agertu zen aurretiaz, baina ez du onartzen baldintza gisa Al-Assadek agintea uztea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.