Protestak herrialde arabiarretan

Sirian 500 pertsona atxilotu dituzte azken orduetan

Hildakoen kopuruak gora egin du hainbat hiritan. Obama AEBetako presidenteak eta Erdogan Turkiako lehen ministroak gertatzen ari dena "onartezina" dela adierazi dute. [YouTube]http://youtu.be/DUGvxS_yj5E[/YouTube]

2011ko apirilaren 26a
22:02
Entzun

Sawasiah erakundearen arabera, Siriako Gobernuak atzo agindu zuen operazioan Deraa hirian hogei pertsona hil zituzten eta 500 atxilotu. Datuak oraindik baieztatu ezin badira ere, hainbat lekukok jasotako irudietan istilu handiak ikus daitezke, baita armadako soldaduak presidentearen aurka protesta egiten ari direnei tiro egiten ere. Damascoko Barzeh hirian soldaduak metrailadoreekin tiro egiten ikus daitezke.

Damascon beste bi manifestari hil zituzten, Duma auzoko bizilagunen aurkako erasoan. Jableh hiriko Harasta auzoan hildakoak hamahiru direla jakinarazi du, gainera, Amnesty Internationalek. "Bere herriaren aurka artilleria erabiliz, protesta baketsuak edozein modura zapaltzeko asmoa duela erakutsi du Gobernuak, baita siriarrak hil behar baditu ere", salatu du Malcom Smartek, AIk Ekialde Hurbilerako eta Afrika Iparralderako duen ordezkariak.

Manifestariek zapalkuntzak jarraituko duela uste dute: "Presidentearen asmoa zein den garbi dago gerrarako prest zegoela esan zuenetik", esan du Suhair al Atassi manifestariak, Al Assadek martxoaren 30ean Parlamentuan egin zuen hitzaldia gogoraraziz.

Barack Obama AEBetako presidenteak eta Recep Tajjip Erdogan Turkiako lehen ministroak Sirian gertatzen ari dena onartezina dela adierazi dute. AEBek Damascon dituzten langileak Siriatik ateratzeko agindu du. Hugo Chaves Venezuelako presidenteak, berriz, "nazioartearen konplota" salatu du. Chavesen hitztean AEBak terroristak sartzen ari da Sirian biolentzia areagotu, Al Assad boteretik kendu eta herrialdean esku hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.