Dagoeneko NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren 270 behatzaile iritsi dira Siriara, baina erasoak ez dira eten. Atzo bertan, NBEren behatzaileen esanetan, Poliziak bi manifestari hil zituen behatzaile talde baten begien aurrean, Deir al-Zor eskualdean. Manifestariak behatzaile iritsi berriei ongietorria egitera zihoazela, Polizia tiroka hasi zen. Behatzaileek ihes egin zuten, eta, oposizioaren esanetan, armadak Al-Busaira herria inguratu eta eraso egin zien.
Herri batzarra ostegunean
Siriako presidente Baxar al-Assadek herri batzarra osatuko du datorren ostegunean. Al-Assaden arabera, «demokrazia» nagusitu da hauteskundeetan, eta parte hartzea «handia» izan dela adierazi du gobernuak. NBEren behatzaileek, ordea, parte hartzea «oso baxua» izan dela eta bozetan «iruzurra» nagusitu dela salatu dute. Horrez gain, NBEren idazkari nagusi Ban Ki-moonen esanetan, «demokrazia ezin da aurrera atera indarkeria nagusi den herrialde batean».
Sirian bi manifestari hil dituzte NBEren behatzaileen aurrean
Damaskora dagoeneko 270 behatzaile iritsi dira, baina ez dute lortu erasoak eta eskubide urraketak etetea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu