Siriara eta Irakera tropak bidaltzeko baimena berritzeko eskatu dio Turkiako Gobernuak parlamentuari, eta hark argi berdea eman dio.
Ismet Yilmaz Defentsa ministroak esan duenez, Estatu Islamikoaren "mehatxuak dimentsio berri bat" hartu du, eta horren aurrean, beharrezkotzat jo du gobernuak neurriak hartzea, baita herritarrak babestea ere.
Baimena bihar sartuko da indarrean, eta urtebeteko iraupena izango du.