Egun odoltsua izan zen atzokoa Sirian. Estatu Islamikoak gutxienez sei atentatu egin eta 140 pertsona hil zituen. Eraso horietatik hiru Damaskoko hiru eskolen aurka egin zituzten. Lehen erasoa bonba-auto batekin egin zuten Sayida Zeinab hirian, eta haren ostean, bi ekintzaile suizidek gainean zeramatzaten lehergailuak zartarazi zituzten, 83 hildako eta 180 zauritu eraginez. Estatu Islamikoak bere gain hartu zituen erasook ohar baten bidez, eta ohartarazi zuen "sarraski gehiago" egingo dituela "Lurra garbitu arte".
Bestalde, bi bonba-auto zartarazi zituzten igande goizean Homseko erdiguneko Al Zahraa auzoan, gutxienez 57 hilako eraginez. Estatu Islamikoak bere gain hartu zituen eraso hauek ere , eta zehatzu zuen ekintza suizidak izan zirela biak.
Akordioa
Bitartean bake elkarrizketek aurrea jarraitzen dute. AEBetako Estatu idazkari John Kerryk jakinarazi zuen atzo su-etenerako "behin-behineko akordioa" hitzartu zutela Errusiako atzerri ministroarekin, erasoaldiak eten ditzan.
Aurretik, Siriako oposizioak aldi baterako su-etena egiteko "aukera" eskaini zuen, baldin eta Damaskok eta haren aliatu Errusiak aire erasoak eteten badituzte.