Sirian gutxienez hamalau lagun hil dituzte istiluetan
DAMASKO. Atzokoa ere egun odoltsua izan zen Sirian. Hims hirian frankotiratzaileek 11 lagun hil zituztela jakinarazi zuten oposizioko kideek. Idliben eta Kurdistango Al Kamishli probintzietan, berriz, beste hiru. Errusiak uste du Yemenen lortu den akordioa Siriarako eredu izan daitekeela. Frantziak, aldiz, Al Assadek egin dituen krimenengatik ordaindu beharko duela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu