Sirian sartu dira Arabiar Ligako behatzaileak
DAMASKO. Arabiar Ligako behatzaileak atzo iritsi ziren Siriara, eta gune gatazkatsuetan «libreki» ibiliko direla adierazi du Ahmed ben Heli erakundeko idazkariordeak. Gainerako nazioarteko behatzaileak iritsi aurreko prestaketak egingo dituztela gaineratu du. Halaber, ospitaleak eta kartzelak bisitatu ahal izango dituzte, eta oposizioko eta giza eskubideen aldeko erakundeekin bildu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu