mundua

Siriara 300 behatzaile "laster" bidaltzeko eskatu dio Ban Ki-moonek NBEko Segurtasun Kontseiluari

2012ko apirilaren 19a
18:31
Entzun

Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak gaur Segurtasun Kontseiluari eskatu dio Siriara "laster" 300 behatzaile bidaltzeko. Egoera "kaskarra" bada ere, su-etena egiaztatu behar duela gogorarazi dio.

"Ez da arriskuak dituen misioa, baina uste dut bakea eta Siriako herriaren borondatea erakusten duen akordio politiko bat lortzen lagun dezakeela", esan du Segurtasun Kontseiluko kideekin bildu ostean.

Ban Ki-moonek esan du Damaskok indarkeriarekin amaitzeko konpromisoa hartu bazuen ere, "zibilen inguruetan bonbardaketak daudela erakusten duten frogak" badaudela.

NBEko idazkari nagusiak proposatu du 300 behatzaile horiek hiru hilabetez egotea Sirian. Segurtasun Kontseiluak proposamen hori onartuko balu, datozen asteetan bidaliko lituzkete behatzaileak, mailaka.

Siriako oposizioak gaur salatu du Baxar al-Assaden aldekoek hainbat eraso egin dituztela Harak eremuan, nazioarteko behatzaileak bertatik igaro ostean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.