Mundua

Siriarako bake konferentzia urtarrilaren 22an egingo dute

AEBetako eta Errusiako ordezkariekin laugarren prestaketa bilera egin ondotik, Geneva-2 Siriarako bake konferentzia urtarrilaren 22an egitea erabaki du Nazio Batuen Erakundeak.

Berria.info
2013ko azaroaren 25a
17:16
Entzun

Lakhdar Brahimi NBEren Siriarako ordezkaria Wendy Sherman AEBetako Estatu idazkari ordeaarekin eta Mikhail Bogdanov eta Gennady Galitov Errusiako Atzerri ministro ordeekin bildu da Genevan, eta herrialde pertsiarrerako bake konferentzia, Geneva-2 bezala ezagutua, urtarrilaren 22an egingo dutela jakinarazi du. Laugarren prestaketa bilera izan dute Genevan, eta bi urte eta erdiko enfrentamenduei amaiera jartzeko konferentzia egiteko akordioa lortu dute.

Baxar al-Assad Siriako presidenteak eta oposizxioko indar nagusiek oniritzia eman zioten bake konferentzian parte hartzeari, baina Al-Assadek agintea uzateko baldintza jarria dauka oposizioak. Eta Siriako Gobernuak, bistan denez, ez du halakorik onartzen, trantsizioko gobernu bat osatzeko prest agertu den arren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.