Siriara su-etena gainbegiratzeko NBE Nazio Batuen Erakundeko 300 kasko urdin bidaltzeko soilik Segurtasun Kontseiluaren ebazpena falta da. Hori adierazi du Kofi Annan mandatariaren bozeramaile Ahmed Fawzik. Heldu den astean herrialdean hedatzeko prest egonen direla ziurtatu du. Hain zuzen, Segurtasun Kontseiluak ebazpenerako bi proposamen jaso ditu jada; bata Errusiak aurkeztu du, eta bertzea Erresuma Batuak eta Frantziak egin dute elkarrekin. Oraingoz, sei behatzaile eta negoziazio taldea daude Sirian.
Horrez gain, NBEk jakinarazi du giza laguntza helarazteko plana prest duela, eta soilik Siriako agintarien baimenaren esperoan.
Siriarako kasko urdinen misioa heldu den asterako prest izanen du NBEk
Soilik Segurtasun Kontseiluaren ebazpena falta dela erran du Kofi Annan mandatariaren bozeramaileak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu