Siriarekiko jarrera salatu du Txinak, eta esku hartzea baztertu du NATOk
Sirian Bashar al Assad presidentearen indarkeriak hildakoak eragiten jarraitzen du. Atzo bertan, hamar baino gehiago izan ziren, Siriako Behatokiaren arabera, baina Siria ez da Libia, eta Al Assad ez da Gaddafi. Interesak ere ez dira berak herri batean eta bestean. Horregatik Libian inbasioa ezinbestekotzat jo dutenean Sirian ez da beharrezkoa. NATOko idazkari nagusiak hala uste du, «nahiz eta zigorrak ezartzen jarraituko» duten, Anders Fogh Rasmusssen idazkari nagusiak dioenez. Txinak, berriz, nazioarteari ohartarazi dio haren esku hartzeak egoera okertu besterik ez lukeela egingo eta barne arazoak etxekoen artean konpondu behar dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu