MUNDUA

Siriaren erasoari buruzko bozketa atzeratzeko eskatu dio Obamak kongresuari

"Ez dut uste beste diktadore bat indarrez kendu behar dugunik", adierazi du AEBetako presidenteak herritarrei zuzendutako mezu batean. Bideoa: Barack Obamaren agerraldia. [Youtube]http://youtu.be/y52LeaK6tHA[/Youtube]

2013ko irailaren 11
09:17
Entzun

Siriaren aurkako balizko eraso bati buruzko bozketa atzeratzeko eskatu dio bart Amerikako Estatu Batuetako presidente Barack Obamak herrialdeko kongresuari. Arma kimikoak nazioartearen kontrolpean uzteaz Errusiak eginiko proposamena aztertzeko denbora gehiago behar duela-eta eskatu du Obamak bozketaren data atzeratzea.

Obamak bart hitz egin du. Bide diplomatikoa lehenetsiko duela adierazi du, baina ez du baztertu eraso militar baten mehatxua. Arma kimikoak nazioartearen esku uzteko proposamena Errusiarekin negoziatuko duela adierazi du Obamak, baina baita erantsi ere goizegi dela bide horrek zer emaitza izan ditzakeen jakiteko.

"Ez dut uste beste diktatdore bat indarrez kendu behar dugunik. Iraken ikasi genuen ondoren gertatzen denaren erantzule egiten gaituela horrek, baian eraso mugatu batek eragin dezake Al-Assadek edo beste edozein diktadorek bitan pentsatzea arma kimikoak erabili aurretik", adierazi du. Aitortu du, Irak eta Afganistango gerren ostean, herritarrek ez dutela nahi AEBak beste gerra batean sartzea, baina Baxar al-Assadi "lezio bat" ematearen alde agertu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.