Siriaren espioia izatea egotzi dio Israelek golandar bati

2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Israelek Damaskoren alde espioitzan aritzea egotzi dio Golango Gainetako herritar bati. Duela hilabete 38 urteko druso bat atxilotu zuten Israelgo indarrek, baina herrialde horretako Justiziak atzo egin zion akusazio formala. Zehazki, lurralde okupatuan Israelek dituen tropei buruzko informazioa Damaskori ematea leporatzen diote. Golango Gaina 1967an okupatu zion Siriari. Arma kimikoei dagokienez, berriz, Ehud Barak Defentsa ministroak erran du Siriak ez dituela erabiliko. «Nire iritziz, munduan inor ez litzateke ausartuko Israeli arma kimikoekin erasotzera. Beraz, ez da deus pasatuko». Damaskok erran du arma kimikoak soilik inbasio baten aurka erabiliko dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.