Anwar Malek Arabiar Ligako behatzaileak egindako salaketak faltsuak direla esan du Mohamad al-Dabik, behatzaileen misioko buruak. Al-Dabiren arabera, Homsera iritsi bezain laster hotelera sartu eta handik irten gabe egin zituen Malekek egunak, eta ez du ezer ikusterik izan. Hark esan zuen «terrorezko eszenak» ikusi zituela eta Arabiar Liga ez zela independentea ikusitakoaren azterketa egiterakoan.
Bien bitartean, Txinak agertu duenez, ez da ongi jokatzen ari nazioartea Siriarekin, eta arazoak etxe barruan konpontzen utzi beharko luke.
Siriatik alde egin duen behatzaile arabiarraren salaketak ukatu ditu Ligak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu