Herenegun NBE Nazio Batuen Erakundeak Siriako erregimenak giza eskubideak urratu dituela dioen txostena argitaratu eta gero, hitzetatik ekintzetara igarotzeko ordua dela uste du Catherine Ashton EB Europako Batasuneko diplomaziaburuak. «Egoeraren larritasuna aintzat hartuta», NBEko Giza Eskubideen Kontseiluan ezohiko bilera egiteko eskatu du.
Errusiak, bestalde, ultimatumak albo batera utzi, eta negoziatzeko eskatu dio nazioarteari. Horrez gain, balizko armen salmentarako bahimendua kritikatu du. AI Amnesty Internationalek, berriz, Siriako gatazka Nazioarteko Zigor Auzitegiaren esku utzi behar dela dio. Atzo, zazpi lagun hil ziren, gutxienez, protestatan.
Siriaz jarduteko bilera eskatu du EBk NBEren Giza Eskubideen Kontseiluan
Ultimatumak albo batera utzi, eta negoziazioa eskatu du Errusiak; zazpi lagun hil dira protestatan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu