Sistanik Al Sadrekin irtenbide baketsu bat negoziatzeko 24 orduko epea duela agertu du Adnan Al Zorfi Najafeko gobernadoreak, eta denbora tarte horretan AEBetako Armadak eta hai laguntzen dieten indar irakiarrek ez dutela erasorik egingo ziurtatu du. Aitzitik, epe hori igarota akordiorik ez badago, berriro ere operazio militarrei ekingo dietela zehaztu du.
Sistaniren ordezkariek azaldu dutenez, Najafera iritsi eta segituan jarri ahal izan du Irakeko xiiten aiatola handiak Al Sadrekin harremanetan.Hori dela eta, Najafen suntsitzea eragotzi ahal izango dutela adierazi dute iturri horiek.
Bestalde, arratsaldeko lehen orduan jende talde handi bat Aliren meskitan sartu da. Meskita hori xiiten santutegi nagusietako bat da, eta Al Sadren aldeko Mehdi Armada miliziak han daude gotortuta abuztuaren 5ean armetan altxatu zirenetik.AFP albisten agentziako berriemaileak azaldu duenez, eraikina AEBetako Armadak eta Irakeko segurtasun indarrek gutiz inguratua daukatne arren, Rasul kaletik jendetza handia jaitsi da une batez, eta barrukoek ateetako bat ireki dute sar zitezen. Sistanik Najafera joateko deia egin zien atzo irakiar guztiei hiri santua " era baketsuan" defenditzeko. Al Sadrek ere dei bertsua egin zuen. Hori dela eta, milaka lagun bildu dira gaur Najaf inguruan.
40 hildako Kufako meskitan
Aipatutako su-etenaren ondorioz, egoera nahiko baketsua da Najafen, baina, aldiz, Kufan eraso handia gertatu da gaur. Hiru obus jaurti dituzte tenploaren aurka, haitak batek meskita jo du, eta gutxienez 40 lagun hil ditu eta 60 bat dira zaurituak. Erasoa nork egin duen ez dago batere argi.
iraken okupazioa
Sistanik eta Al Sadrek hasi dituzte elkarrizketak, "Najaf hiri santuaren suntsitzea eragozteko"
Ali Sistani aiatola Irakeko xiiten agintari nagusia Najaf hiri santura iritsi eta segituan jarri da Moktada Al Sadr buruzagi xiita matxinoarekin harremanetan. Izan ere, 24 orduko epea dauka erreboltariekin negoziatzeko. Sistaniren ordezkariek azaldu dutenez, hasiak dira buruzagi bien arteko elkarrizketak , eta aiatolaren xedea "Najaf hiri santuaren suntsiketa" eragoztea da. Ildo horretatik, Najaf era baketsuan defenditzera joateko deia egin zien atzo Sistanik irakiar guztiei. Jendetza handia bildu da, eta zenbait iturriren arabera, talde handi bat Aliren meskitara sartu da, milizianoak gotortuta dauden gunera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu