Al Sadren ordezkariek jakinarazi dutenez, beren deiak eta Sistanirenak ez dute harremanik; bakoitza bere aldetik etorri da.
Izan ere, Aiatola Ali Sistani Basorara iritsi berri da, bihar Najafera joateko. Hango egoera baretzeko asmotan joan da Irakera, eta bere ordezkariek jakinarazi duenez, bake proposamen bat ere badarama berarekin. Al Arabijan esan dutenez, Sistanik Ali imanaren meskitatik aldegiteko eskatu nahi dio Al Sadri, horrela, estatubatuarrek meskita ez erasotzeko.
Xiiten Kontseilu politikoak ere modu baketsuan Najafera joateko eskatu die irakiarrei.
Iraken okupazioa
Sistanik eta Al Sadrek Najafera joateko deia egin diete irakiar guztiei
Aiatola Ali Sistani xiiten agintari gorena, Basorara iritsi da gaur, bihar Najafera joateko asmotan. Najafeko egoera baretzeko asmo sendoarekin joan dela jakinarazi du bere ordezkari Hamid Kafafek, eta konponketarako proposamen bat eraman duela. Ordezkariak esan duenez, Sistanik Najafera joateko esan die irakiar guztiei, horrela santutegiak "salbatzeko". Muktada Al Sadr buruzagi xiitak ere Najafera joateko deia egin du, helburu berarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu