kurdistan

Sistema federal bat aldarrikatu dute Siriaren menpeko Kurdistanen

Kurduen 150 bat ordezkarik egin dute hitzarmena Al-Hasaka gune estrategikoan. AEBak prestatzen ari dira "Estatu Islamikoaren menpeko lurraldeak" askatzeko; ofizialki, "genozidioa" egitea leporatu diote EIri.

Hinbat miliziano kurdu al-Raqqa hirian, iaz. SEDAT SUNA, EFE
Berria.info
2016ko martxoaren 17a
08:33
Entzun

Bilera bat egiten ari da kurduen ordezkaritza zabal bat Al-Hasakan, YPG Herriaren Babeserako Unitateak berreskuratutako gune estrategikoan, eta sistema federal baten alde bozkatu dute. Bileraren ostean egingo dute aldarrikapen ofiziala, Abdel Salam Saleh Gizarte Demokratikoaren Mugimenduko buruerako batek azaldu duenez. Kurduen miliziek Kobane askatu zutenetik, EIren hedapenak kolpe gogorrak jaso ditu, Kurdistango YPG Herriaren Babeserako Unitateen aurka, Siria iparraldeko frontean, baina Genevako bake elkarrizketatik kanpo geratu dira, Turkiak Nazio Batuen Erakundeari hala eskatuta.

Siriako Gobernuko ordezkariak eta oposizioko HNC Negoziazioetarako Batzorde Gorena daude Genevan. Biek baztertu egin dute Kurdistanen egindako aldarrikapena. "Horrelako aldarrikapen batek ez du balio legalik, eta, beraz, ez du izango ondorio legalik, sozialik eta politikorik, ez baitu Siriako herri osoaren borondatea adierazten", esan dio Siriako Atzerri Ministerioko iturri batek Sana agentzia publikoari.

Al-Hasaka Siria ipar-ekialdeko hiri nagusia da, eta gerra hasi aurretik 200.000 biztanle inguru zeuzkan; gehienak kurduak, baina arabiarren kopurua nabarmena da. Kurduen lurraldearen hegoaldeko mugatzat hartzen da.

Hain zuzen, John Kerry AEBetako Estatu idazkariak jakinarazi du erasoaldi bat prestatzen ari direla EIri kontrolpean dauzkan eremuak kentzeko. Muturreko talde islamista sunitari Etxe Zuriak ofizialki "genozidioa" leporatu berri dio. "Daex [EIren akronimoa arabieraz] genozida da izatez, ideologiaz eta ekintzaz". AEben esku hartzea "bereziki gutxiengo etnikoen babesean" zentratuko dela esan du Kerryk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.