Frantzia
SNCFko hamar mila langilek Frantziako trenbide sarea ikuskatzen jarraitzen dute, lehergailuen bila
Frantziako tren sarea kudeatzen duen SNCF enpresako hamar mila langilek trenbideak ikuskatzen jarraitzen dute, ustez AZF taldeak jarri dituen hamar lehergailuak aurkitzeko, Gaur eguerdirako espero zuten Frantziako trenbide sareko 32.000 kilometroak ikuskatzeko lanak amaitzea, baina arratsaldean ere lan horretan jarraitu beharko dute. Hala ere, momentuz ez dute lehergailurik aurkitu. AZF taldeak trenbide sarean hamar lehergailu ipini dituela ohartarazi dio Frantziako Gobernuari, lau milioi dolar eta milioi bat euro eskatzen dizkio lehergailuak indargabetzearen truke.
Parisko Gobernuak "serio" hartu du mehatxua, besteak beste, talde horrek emandako argibideei jarraiki, hilaren 21ean, Limoges inguruan, trenbidean lehergailu bat aurkitu zutelako. AZF taldearen nondik norakoen berririk ez dakitela agertu dute Frantziako Poliziako arduradunek, bakar-bakarrik iazko irailean Tolosa inguruan lehertu eta 30 heriotz eragin zituen planta petrokimikoaren izen bera duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu