SNCko buruak adierazi du prest daudela «nortasun kurdua» onartzeko

2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Kurduen auzia ere mintzagai izan da Siriaren Lagunen bileran. SNC Siriako Kontseilu Nazionaleko buru Burhan Galiunek adierazi du «Baxar al-Assaden ondorenean» kurduek «toki bat» izanen dutela. SNCren erregimen aldaketarako plana gauzatuz gero «gobernu deszentralizatua» ezarriko dutela zin egin du, eta «nortasun kurduaren onarpen nazionala» eginen dutela. Bezperan, Basma Kadmani SNCko bozeramaileak adierazi zuen kurduen «hizkuntza eta kultura eskubideak» onartzeko prest daudela, baina ez «autodeterminazioaren gisako helburu erradikalak». Matxinadaren errepresioaren biktima ere badira kurduak. Herenegun Nasreddin Barhek hil zen, KDP Kurdistango Alderdi Demokratikoko buruetako bat, hilaren 12an izan zuen atentatuaren zaurien ondorioz. Haren hurbilekoek erregimenari egotzi diote hilketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.