MUNDUA

Snowdenek ez du Venezuelaren babes politikoa formalki onartu, Wikileaksen arabera

Zerbait erabakitzen dutenean erakundeak berak baieztatuko duela adierazi du.

2013ko uztailaren 10a
11:19
Entzun

Atzo arratsaldean Alexei Puxkov Errusiako Diputatuen Ganberako Atzerri Batzordeko nagusiak zabaldu zuen Twitter bidez Edward Snowden NSAko analista ohiak Venezuelaren babes politikoa onartu zuela. Vesti24 Errusiako albistegiak emandako informazioan oinarrituta egin zuen Puxkovek baieztapen hori, baina, ordu batzuk geroago, Wikileaksek adierazi du Snowdenek ez duela oraindik babes politikorik onartu "formalki".

Ekainaren 23tik dago Snowden Xeremetievoko aireportuan (Mosku), ez aurrera ez atzera. Hogeitik gora herrialderi eskatu zien babes politikoa, eta batzuek ezezkoa eman bazioten ere, baiezkoa eman dionik ere bada: Venezuela, Bolivia eta Nikaragua. Azken horretan, baina, merkataritza ganbera Snowden babestearen aurka agertu da, herrialdeak  "ondorio ekonomiko eta komertzialak" jasan ditzakeelakoan. Venezuelak eta Boliviak, berriz, eskua luzatu diote, eta orain ikusteko dago Snowdenek zein erabaki hartzen duen eta hautatutako helmugaraino nola iritsiko den.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.