Eskozia

SNP gailendu da Eskozian, baina ez du gehiengo osorik lortu

Iazko hauteskunde legegileetan erakutsitako joerari eutsi dio SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak. 129 eserlekutatik 63 eskuratu ditu SNPk, 31 alderdi kontserbadoreak, 24 laboristek eta sei berdeek, eta Lib Demsek bost. Gehiengo osoa izateko 65 eserleku behar dira, eta SNPk ez du lortu, baina berdeekin bat eginda lortuko luke. Horretan saiatuko dira.

Nicola Sturgeon emaitzak ospatzen. ROBERT PERRY /EFE
2016ko maiatzaren 6a
10:07
Entzun

Eskozian boto kontaketa amaituta, 163 eskuratu ditu SNPk, 31 alderdi kontserbadoreak, 24 laboristek eta sei berdeek, eta Lib Demsek bost. Gehiengo osoa izateko 65 eserleku behar dira, eta SNPk ez du lortu, sei eserleku gaidu baititu. Berdeekin bat eginda lortuko luke gehiengoa, eta aurreikuspenen arabera, horretan saiatuko dira. Izan ere, independentista da Eskozioako alderdi berdea, eta aurretik ere arituak dira lankidetzan.

Inkesten arabera, nahiko argi zegoen SNPk irabaziko zuela. Eta, oposizioko buru izateko lehia estua aurreikusten zuten laboristen eta kontserbadoreen artean. Kontserbadoreak egin dira postu horren jabe, 16 eserleku irabazita. Alderdi laboristak kolpea jaso du, eta 13 eserleku galdu ditu. RISE ezkerreko koalizio independentista berriak, berriz, ez du hautetsirik lortu.

Galesen laboristak

Laboristek nagusitasunari eutsi diote Galesen, baina ez diote gehiengoari eutsi. 60 eserlekutatik 29 eskuratu dituzte laboristek; Plaid Cymru alderdiak 12 lortu ditu; alderdi kontserbadoreak 11; UKIPek 7 eta Alderdi Liberal Demokratak 1.

Ipar Irlandan, berriz, gaur hasi dira botoak zenbatzen, baina sistema konplexua dutenez, ez da emaitzarik espero bihar baino lehen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.