Herenegungo hauteskundeen boto zenbaketa amaituta, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalista garaile irten da. Alderdi Laboristari boterea kendu dio lehenbiziko aldiz, Tony Blairren alderdiaren emaitzak hain kaskarrak izan ez diren arren. 129 aulkiko Legebiltzarrean 47 izango ditu SNPk; hogei diputatu gehiago hain zuzen ere. Laboristek, berriz, lau diputatu galdu dituzte, eta 46 izango dituzte Eskoziako Legebiltzar berrian. Alderdi Kontserbadoreak 17 aulki izango ditu eta Liberal Demokratak 16. Gainontzeko 3ak talde txikien esku geratuko dira.
Gaur egun 50 diputatu dituzte laboristek eta 26 SNPk. Laboristak Eskoziako gobernuan daude, Alderdi Liberal Demokratarekin batera.
Legebiltzarrak dituen 129 diputatuetatik 73 barrutika hautatu zituzten, eta beste 56 eskualdeka. Ia lau milioi eskoziarrek zeukaten botoa emateko aukera atzoko bozetan.
Mundua
SNP independentista garaile Eskozian
Legebiltzarreko 129 diputatuetatik 47 lortu dituzte abertzaleek, eta Alderdi Laboristak, berriz, 46.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu