SNPk dio joera ugari daudela baietzaren aldekoen artean
«Berdeak ez dira nazionalistak. Baina, ziurrenik, alderdi gehienak baino erosoago sentitzen gara gure kideen eta hautesleen artean independentziaren inguruan ikuspegi ezberdinak daudela jakinda», adierazi du Alex Salmond SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko buruak. Berdeek eta Eskoziako Alderdi Sozialistak bat egin dute independentziaren aldeko kanpainarekin, hainbat kide independenterekin batera, eta ideologien ezberdintasuna nabarmena da baietzaren aldekoen artean. NATOren aurka ez egitea leporatu diote berdeek Salmondi, eta monarkia ere eztabaidagai bilakatu da, sozialistek eta berdeek Eskozia errepublikano baten alde egin baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu