Soilik sei estatutan ezkon daitezke gay eta lesbianak AEBetan

2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Gallup inkesta etxearen arabera, AEBetako gizartearen erdia dago gay eta lesbianen ezkontzen alde. Hala ere, AEBak osatzen duten 50 estatuetatik soilik sei estatutan da legezkoa sexu bereko pertsonen arteko ezkontza: New York, Connecticut, Iowa, Massachussetts, New Hampshire eta Vermonten —baita Washington hirian ere—.

Washingtongo estatuan eta Marylanden laster dira legeztatzea onartzekoak, eta beste bostetan izatezko bikoteak osa ditzakete gay eta lesbianek:Delawaren, Hawaiin, Illinoisen, New Jerseyn eta Rhode Islanden. Gainontzeko estatuetan gay eta lesbianek ez dute ezkontzeko eskubiderik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.