Martxoaren 23an atxilotu zituzten Erresuma Batuko soldaduak beren uretan atzeman zituztela berretsi du gaur Irango Atzerri Ministerioak, militarrek atzo horixe gezurtatzeko prentsaurrekoa eman zuten arren. "Agerraldi hori antzerki hutsa izan zen, propaganda. Baina horren bidez ezin dute estali Irango uretan sartuz egin zuten akatsa", azaldu du ohar baten bidez. Beraien barkamena ulertzeko "kultura islamikoaren eta Irango zibilizazioaren ezagutza" falta zaiela azpimarratu du.
Atxilotuta egon diren hamabost soldaduetatik seik prentsaurrekoa eman zuten atzo Londresen, Erresuma Batura iritsi eta biharamunean, Iranen atxilo zeudela esandakoak gezurtatzeko. Izan ere, han zeudela Irakeko urak gainditu eta Irangoetan sartu zirela aitortu zuten telebista aurrean. Aitortza hori presio psikologikoaren pean egin zutela salatu zuten atzo, Iranek 7 urteko espetxe zigorrarekin mehatxatu zituelako eta galdeketa "bortitzak" jasan zituztelako.
Soldadu britainiarren gezurtatzea "antzerki hutsa" dela iritzi dio Iranek
Erresuma Batuko Armadako kideek atzo egindako adierazpenak ukatu ditu Irango Atzerri Ministerioak, eta beren uretan sartu zirela berretsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu