Hebronen gertatu da, Zisjordanian. Armadako iturrien arabera, bi palestinarrek soldadu talde bati eraso diote labanaz, eta haiek tiroka erantzun diete. Ustezko ekintzaileetako bat lurrean etzanda geratu da, mugitu ezinik. Orduan, soldaduetako batek urrunetik tiro egin dio, besteak begira dauden bitartean.
Soldadua atxilotuta dagoela jakinarazi du armadak, eta "onartezintzat" jo du gertatutakoa. "Gertatutakoa argitzen aldera, ikerketa jarri dugu abian".
Joan den urriaz geroztik, 180 palestinar hil dituzte soldadu israeldarrek; gehienak "ekintzaileak", Israelgo armadaren arabera.