Ultraeskuindarrek immigranteen aurkakako manifestazioa antolatu zutela eta, liskarrak zian ziren atzo Madrilen. Izan ere, ezkerreko mugimenduek eta talde antifaxistek arrazakeriaren aurkako eta immigranteen aldeko elkarretaratzea antolatu zuten, ultraeskuindarren manifestazioari erantzuteko. Agi denez, metroan bat egin zuten ultraeskindarrek eta antifaxistek, eta liskarrak sortu ziren. 16 urteko mutil gazte bat hil eta 19 urteko beste larri zauritu zuten ultraeskuindarrek liskar horietan, labankadaka.
Iturri batzuen arabera, metroan bi taldeetako kideak elkartu zirenean, elkarri irainka hasi ziren eta elkarren aurka borrokan amaitu. Beste iturri batzuen arabera, ultraeskuidarrek besterik gabe ekin zioten labankadaka antifaxisten aurka -esan bezala, 16 urteko mutil bat hil zuten eta 19 urteko beste bat zauritu-, eta ondoren hasi ziren iskanbilak.
Hilketaren ustezko egilea delakoan, Espainiako armadako Erregearen Aintzinako Erregimentuko soldadu profesional bat atxilotu dute, 24 urtekoa. Armadako iturriek agertu dutenez, iaz egin zen soldadu, eta orain arte ez du "jokabide arazorik" izan.
Beste hiru ultraeskuindar ere atxilotu dituzte liskarrekin zerikusia dutelakoan, guztiak adingabekoak.
Hildako gazteari gaur egingo diote autopsia. Hilketa salatzeko elkarreratzea antolatu du Madrilgo Foro Sozialak, Bakean bizitzeko eskubidearen alde lelopean. Atzo arratsean beste bat egin zuen mugimendu antifaxistak, eta, ondoren, istiluak izan zituzten Poliziarekin. Goizaldea arte luzatu dira.
Soldadua da Madrilgo 16 urteko gazte antifaxistaren ustezko hiltzailea
Zehazki, Espainiako armadako Erregearen Aintzinako Erregimentuko kide profesionala da. Ikerketen arabera, ultreskuineko alderdi batek immigranteen aurka antolatutako manifestazio batean izan ondoren elkarretaratze antifaxista batera zihoazen gazteei eraso zien labanaz. 16 urteko C.P.J. (argazkian) hil eta 19 urteko beste bat larri zauritu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu