M-11

Soldaduak Afganistandik eta Iraketik erretiratu ezean "Espainia infernu bat" bilakatuko duela mehatxatu du M-11ko atentatuak burutu zituen taldeak

"Gobernuak soldaduak Afganistanetik eta Iraketik ez baditu erretiratzen Espainia infernu bat bilakatuko dugu". Hala azaldu du iragan martxoaren 11n Madrilen buruturiko atentatuak bere gain hartu zituen Abu Dujana Al Afgani taldeak Espainiako ABC egunkariari igorritako ohar batean. Oharra, apirilaren 3an igorri zioen talde islamistak egunkariari, eta epea atzo amaitzen zen. Espainiako Poliziak "sinisgarritasun handia" eman dio idatziari.

2004ko apirilaren 5a
14:18
Entzun
ABC egunkariak larunbat arratsaldean jaso zuen oharra; hala ere, Espainiako Gobernuak gaur goizerarte ez du eman gertatutakoaren berri. Abu Dujana Al Afganiren komunikatuaren inguruan gardentasuna eskatu diote Espainiako Gobernuari. Izan ere, bost ekintzaile islamista eta polizia baten heriotza ekarri zuen Leganesen buruturiko operazioa oharra jaso eta minutu gutxira jarri zen martxan.

Oharrak azpimarratzen duenez, "apirilaren 2an Madril-Sevilla bidean zegoen lehergailua ez zen lehertu soilik mehatxu bat zelako. Kontuak kontu, Espainiako Gobernuak Afganistanetik eta Iraketik soldaduak erretiratu ezean, sarraski gehiago egongo dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.