Soldatak jaistea gaitzetsi dute Argentinako poliziek
BUENOS AIRES. Argentinako milaka polizia Buenos Airesko kaleetara atera dira, soldata jaitsiera gaitzesteko. Azaldu dutenez, hilean 400 euro inguru irabazten dute, eta kopuru hori gutxienez bikoizteko eskatzen dute. Protesta kostazainek hasi zuten, baina milaka polizia elkartu zaizkie azken egunetan, baita armadako 200 bat azpiofizial ere. Protesta horien harira, gobernuak hogei poliziaburu kargutik kendu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu