Somalia eta Somalilandia batzartu dira lehen aldiz
MUQDISHO. Somaliako presidentea lehenbiziko aldiz elkartu da Somalilandiako Errepublikako buruarekin honek independentzia aldarrikatu zuenetik —hogei urte dira—. Somaliak eta nazioarteak Somalilandiaren independentzia onartzen ez duten arren, burujabea da de facto. Harremana nola hobetu aztertu dutela erran dute bi presidenteek Dubain (Arabiar Emirerri Batuak) egindako bilkuran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu